Artxiboa gaika: Teoria Feminista

Generoaren inguruko GLOSATEGIA

Generoa, gizarte patriarkala, feminismoa, eta abarreko hitzak entzuten hasi gara. Baina zer esan nahi dute??

Hemengo linkan guk egindako glosategian zenbait definizio lagungarri aurkituko dituzue: http://es.megafonomorea.wikia.com/wiki/Categor%C3%ADa:Definizioak

Baita hemen ere, http://glosario.pikaramagazine.com/inicio.php?lg=eu&sec=inicio Pikara Magazineko lagunek zeinu hizkuntzara moldatu dituzten definizioak aurkitu ditzazkezue.

Generoa eraikuntza sozial bat da.

14598270418_b8879ae58e_z“Ez gara emakume jaiotzen: emakume izatera iristen gara.”Simone de Beauvoir


Generoa eraikuntza sozial bat dela esaten dugunean, gizakiok eraiki dugun estruktura historikoa dela esan nahi dugu. Noizbait gizarteak estratifikatzeko beharrezkoa izan den dikotomia sortu zen, emakumea eta gizona, alegia. Dikotomia hau bion arteko ezberdintasun biologikoetatik abiatzen dela diote, baina aitzaki horrekin zapalkuntza soziala bermatu da. Hau finkatzeko gizarteratze prozesuen bidezko hezkuntza erabili da, zenbait ezaugarri “femenino” edo “maskulino” biltzen zituzten gizakiak era arbitrarioan hezkuntza ezberdindua jaso dute gizarte gehienetan. “Emakume” izendatutako pertsonei lasai, zaintzaile, ulerkor, otzan eta obediente izaten irakatsi ziguten, modu horretan prestatzen gintuzten gure etorkizunerako eta horrela bermatu egin da generoen araberako estruktura sozial hau. “Gizon” izendatutako gizakiei, aldiz, indartsu, ausart, kirolari, kontrolatzaile eta dirudun izateko hezi dituzte. Beraz, genero bi hauek harremantzean, haien erlazioa botere harremanen menpean egongo da, hau da, emakume izateko hezitako gizakia gizonaren aginduei men egiteko prest egongo da, sozialki horrela izan behar dela irakatsi diotelako. Hau kritikatzen hasi behar gara, eraikuntza sozial den heinean deseraiki daitekeelako, eta gizaki guztion nortasunak eta ibilbideak burujabe eta aske izateko aukera izango dugu.