PIROPOAK…

https://flic.kr/p/6xoaYQ
https://flic.kr/p/6xoaYQ

Piropoak normalean gorputzari erreferentzia egiten dioten hitzak, esaldiak edo adierazpenak dira, ia kasu guztietan gizon batek baimenik gabe emakume bati zuzentzen dizkionak. Izan ere, piropoak botatzen dituenak piropoa zuzentzen dionaren pertsonaren iritzi edo sentimenduak kontsideratu gabe halako adierazpenak botatzea da hartzaileak iraindu eta deseroso sentiaraztearen arrazoi nagusia.

Stop Street Harassment GKE-ak egindako inkesta baten arabera, 12 eta 30 urte bitarteko emakumeen %80ak noizbait horrelako komentario zakarrak jasan behar izan ditu kaletik zihoala. Horregatik, Belgikan kasu, senatuak  kaleetan komentario sexistak, iraingarriak edo proposamen sexualak egiten dituzten pertsonei  50 eta 1.000€ arteko edo urtebeteko espetxe zigorra ezartzea baimentzen duen lege bat onartu da. Hala iragarri zuen Joelle Milquet, bertako Berdintasunerako ministrak (La Vanguardia, 2015). Hegoamerikako zenbait herrialdeetan egindako inkesten arabera emakumeen %60ak komentario zatarren bat jaso izan du noizbait (La Nación, 2014). Hala ere, egoera horietan deseroso sentitu badira ere, askok aitortzen dute lotsatuta ez zutela jakin nola erantzun.

Gure aldetik, uste dugu lotsa sentitu behar dutenak lekuz kanpo dauden komentario horiek egiten dituztenak direla eta jakinarazi behar zaiela haien jarrera desegokia izateaz gain besteak izorratzen dituela. Egokiena hitzezko borroka eta are gehiago borroka fisikoa ekiditea litzateke, eta besteak akosatzen ibiltzen direnak modu egokian hezitzea.

Dena dela, lan hezitzaile hori egiten ez den bitartean guk beti komentarioiei erantzutera animatzen ditugu pertsonak, haien buruak defendi eta jasotako hitzek autoestimuan negatiboki ez eragiteko.

Horregatik, hemen uzten dizuegu Perun egindako “Egin txistu zure amari” kanpainaren bideoa, non akosatzaileek haien amaei komentario zatarrak egin ostean sekulako errieta jasotzen duten.

-La Nación egunkaria (2014): Piropos: la mayoría de las mujeres prefiere no recibirlos

http://www.lanacion.com.ar/1679757-piropos-la-mayoria-de-las-mujeres-prefiere-no-recibirlos

-La Vanguardia egunkaria (2015): ¿Deben multarse los piropos?

http://www.lavanguardia.com/vida/20140514/54407850538/multa-piropos.html

Utzi iruzkina