Artxiboa gaika: LGBTQ

Genero-, identitate-, orientabide-aniztasuna!

8363528456_6c7d0e553f_m Blog hau aurrera eramaten ari garenok orientabide, genero eta identitate sexual askearen alde gaude. Gai oso orokorra denez, gure ikuspuntuaren alderdi nagusiak nabarmenduko dizkizuegu.

Guk ez dugu defendatzen homosexualitatea, heterosexualitatea defendatzen ez dugun bezala. Guk defendatzen duguna gizaki guztiok gure orientabide sexuala eta generoa aukeratzeko eta adierazteko eskubidea daukagula. Gizakiak egiten gaituen ezaugarria baita maitasuna eta atxikimendua, besteekiko harremana eta estimua.

Besteekiko harreman honetatik sortzen diren erlazioak askotarikoak izan daiteke 12643112423_8782e211e5_meta harreman heterosexualak bezalakoak, pertsonalak eta errespetagarriak; baita familiak eratzeko ere. Erlazio molde ezberdin hauek ez daukate zertan bikote konbentzionalak izan behar.

Berdintasun eskubide hau bermatzeko eta praktikan benetan aplikatzeko babes legala ezinbestekoa da. Ezkontzak edo testamentuak bezalako igarobide legalak egiteko bikote heterosexualak bezain erraztasunak izan beharko lukete.

Horretarako berebizikoa ikusten dugu gizartearen gehiengoak ezjakintasunagatik burutzen duen sexualitatearen eta generoaren inguruko errepresioarekin 5682579353_6171ab3cea_mamaitzea. Rolak eskuratuak eta hautatuak izan behar dira, ez atxikiak. Bestalde, ezin dugu onartu haien bizitzaren burujabeak direnak zigortzea bazterketa eta zapalkuntzarekin. Inor ez da inor baino gehiago, ez gizona emakumea baino gehiago, ez heterosexualak homosexualak baino gehiago.

Aipatzekoa da ere, gure defentsa ez dela homosexualtasunaren berdintasunaren aldekoa, LGBTQ kolektiboena baizik. Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexualak edota Queer diren pertsona guztien aldekoa. Hau da, hetero-normatibitatetik kanpo identifikatzen diren pertsonen eskubideak aldarrikatzen ditugu, eta haien kontra etengabe jazartzen den zapalkuntza eta indarkeria bertan behera gelditzea nahi dugu.9180262147_00b265e0c2_m

Horregatik ez gara salaketa soila egitera mugatzen, gure arteko harreman sozialetan ez dugu onartuko ezjakitasunagatik kolektibo hauen kontrako edozein motatako indarkeriarik. Ez dugu amorerik emango berdintasuna lortu arte, eta prozesu horretan parte-hartuko dugu modu aktiboan zein pasiboan, egunero. Erronka honetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu hau irakurtzen zaudeten guztioi! 😉