Genero-, identitate-, orientabide-aniztasuna!

8363528456_6c7d0e553f_m Blog hau aurrera eramaten ari garenok orientabide, genero eta identitate sexual askearen alde gaude. Gai oso orokorra denez, gure ikuspuntuaren alderdi nagusiak nabarmenduko dizkizuegu.

Guk ez dugu defendatzen homosexualitatea, heterosexualitatea defendatzen ez dugun bezala. Guk defendatzen duguna gizaki guztiok gure orientabide sexuala eta generoa aukeratzeko eta adierazteko eskubidea daukagula. Gizakiak egiten gaituen ezaugarria baita maitasuna eta atxikimendua, besteekiko harremana eta estimua.

Besteekiko harreman honetatik sortzen diren erlazioak askotarikoak izan daiteke 12643112423_8782e211e5_meta harreman heterosexualak bezalakoak, pertsonalak eta errespetagarriak; baita familiak eratzeko ere. Erlazio molde ezberdin hauek ez daukate zertan bikote konbentzionalak izan behar.

Berdintasun eskubide hau bermatzeko eta praktikan benetan aplikatzeko babes legala ezinbestekoa da. Ezkontzak edo testamentuak bezalako igarobide legalak egiteko bikote heterosexualak bezain erraztasunak izan beharko lukete.

Horretarako berebizikoa ikusten dugu gizartearen gehiengoak ezjakintasunagatik burutzen duen sexualitatearen eta generoaren inguruko errepresioarekin 5682579353_6171ab3cea_mamaitzea. Rolak eskuratuak eta hautatuak izan behar dira, ez atxikiak. Bestalde, ezin dugu onartu haien bizitzaren burujabeak direnak zigortzea bazterketa eta zapalkuntzarekin. Inor ez da inor baino gehiago, ez gizona emakumea baino gehiago, ez heterosexualak homosexualak baino gehiago.

Aipatzekoa da ere, gure defentsa ez dela homosexualtasunaren berdintasunaren aldekoa, LGBTQ kolektiboena baizik. Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexualak edota Queer diren pertsona guztien aldekoa. Hau da, hetero-normatibitatetik kanpo identifikatzen diren pertsonen eskubideak aldarrikatzen ditugu, eta haien kontra etengabe jazartzen den zapalkuntza eta indarkeria bertan behera gelditzea nahi dugu.9180262147_00b265e0c2_m

Horregatik ez gara salaketa soila egitera mugatzen, gure arteko harreman sozialetan ez dugu onartuko ezjakitasunagatik kolektibo hauen kontrako edozein motatako indarkeriarik. Ez dugu amorerik emango berdintasuna lortu arte, eta prozesu horretan parte-hartuko dugu modu aktiboan zein pasiboan, egunero. Erronka honetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu hau irakurtzen zaudeten guztioi! 😉

…eta betirako zoriontsuak izan ziren!

static1.squarespace.com
Dina Goldstein-en Fallen Princesses seriekoa.

Txiki txikitatik zoriontasunez beteriko bizitza zoragarri bat izateko eredu idealak jarraitzeko hainbat modutan bultzatuak izan gara. Horietako batzuk era inuzenteen bidez, hala nola, umeentzako ipuinak, filmak, jostailuak edo marrazki  bizidunak, genero ezberdinei esleitutako rolen barneraketa, ikasketa eta erreprodukzioa helburu zutelarik.

fallen-princesses-dina-goldstein-7
Dina Goldstein-en Fallen Princesses seriekoa.

Munstro beldurgarriek eragindako izua ez delako soilik txikitan  barrua mugitu eta urteak pasata gogoan dugun oroitzapena. Argi eta kolore biziz, kantu alai eta personai ederrak erabilita, gozotasunez  sartzen den mezu honek traumarik eragin ez ezik, gerora samurtasunez gogoratu eta hurrengo belaunaldiei transmititua izan ohi da, geure bizitza propioekiko ditugun igurikapenetan eraginez.

Disney faktoriak, esaterako, ipuin guztieetan edertasunaren, gaztetasunaren, jabetza ekonomikoaren, boterearen eta batez ere, bikote egonkorra izatearen hil edo biziko beharra eta garrantzia erakusten digu, zoriontasuna lortzeko bide bakarra balitz bezala, betiere sufrimenduz beterikoa. Gainera, balore hauetaz aparte lehen aipatutako generoen araberako rol banaketa esplizituki agertzen da, istorio guztietako protagonista nagusiak emakume gazte eta lirainak dira, beti printze urdinaren esperoan bizi direnak, haien bizitza aldatu eta zoriontsu izateko berme bakarra litzatekeen gertakaria.

dina_goldstein-fallen-princesses_yatzer_4
Dina Goldstein-en Fallen Princesses seriekoa.

Agertzen diren beste emakume gazteak protagonistarekiko lehiakortasuna errepresentatu ohi dute, edertasunarengatik  inbidia eta printzearekin ezkontza zapuztu nahian. Emakume nagusien inguruan hitz egitean, adierazgarriena ama litzateke, familia nuklear egonkor eta bikote eredu horren betikotasunaren islada gisa. Gizonen aldetik, emakume gazteen desira litzatekeen printze urdina dago, boteretsua , oso ederra (edertasunaren kontzeptu oso markatua: zuria, argala, begi urdinak, bizarrarik gabe, altua…) eta adoretsua baino adoretsuagoa dena. Hala ere, boteretsuenen gailurrean neskaren aita dagoela ahaztu gabe, bere alabaren ezkongaia erabaki eta erreinuko persona guztien gaineko ahalmena duenak, erreginaren gainetik ere.

Zoriontsu izatea norbera ezagutzea eta ingurukoekin askatasunez hori partekatzea da, berdintasun giro batean. Bestelako “zoriontasun” zapaltzaile eta menpekotasunean oinarritutakoa bada, ez dugu “zoriontsu” izan nahi!

Generoa eraikuntza sozial bat da.

14598270418_b8879ae58e_z“Ez gara emakume jaiotzen: emakume izatera iristen gara.”Simone de Beauvoir


Generoa eraikuntza sozial bat dela esaten dugunean, gizakiok eraiki dugun estruktura historikoa dela esan nahi dugu. Noizbait gizarteak estratifikatzeko beharrezkoa izan den dikotomia sortu zen, emakumea eta gizona, alegia. Dikotomia hau bion arteko ezberdintasun biologikoetatik abiatzen dela diote, baina aitzaki horrekin zapalkuntza soziala bermatu da. Hau finkatzeko gizarteratze prozesuen bidezko hezkuntza erabili da, zenbait ezaugarri “femenino” edo “maskulino” biltzen zituzten gizakiak era arbitrarioan hezkuntza ezberdindua jaso dute gizarte gehienetan. “Emakume” izendatutako pertsonei lasai, zaintzaile, ulerkor, otzan eta obediente izaten irakatsi ziguten, modu horretan prestatzen gintuzten gure etorkizunerako eta horrela bermatu egin da generoen araberako estruktura sozial hau. “Gizon” izendatutako gizakiei, aldiz, indartsu, ausart, kirolari, kontrolatzaile eta dirudun izateko hezi dituzte. Beraz, genero bi hauek harremantzean, haien erlazioa botere harremanen menpean egongo da, hau da, emakume izateko hezitako gizakia gizonaren aginduei men egiteko prest egongo da, sozialki horrela izan behar dela irakatsi diotelako. Hau kritikatzen hasi behar gara, eraikuntza sozial den heinean deseraiki daitekeelako, eta gizaki guztion nortasunak eta ibilbideak burujabe eta aske izateko aukera izango dugu.