Megafono Morearen inguruan…

Megafono Morea, batxilergoko ikasleen horizonteak zabaltzeko sortu den  webgunea da. Bertan, generoaren inguruko gaiak jorratuko ditugu, generoen arteko berdintasunari lehentasun osoa emanik. Horretaz aparte, gazteak beraien artean komunikatzeko sare bat lortu nahi da, non haien iritzia modu libre eta anonimo batean eman dezaketen. Gainera, beste edozein gai lantzeko grina eduki ezkero, honen berri eman ahal izango dute, ikuspuntu ezberdinak erakutsiz eta haien beldurrak lasaituz. Horrekin batera, webgunearen helburua irakurleak genero ezberdintasunari buruz ikastea da, eta ikasitakoa egunerokotasunean aplikatzea, modu kritiko batean. Izan ere,  blog-arekin gazte hauen duintasun pertsonala garatzea lortu nahi da, besteak errespetatzen ikas dezaten eta dituzten eskubideak zeintzuk diren ezagutu ditzaten, hau da, azken finean haien gizalege ohiturak kanporatzea irizpide propioak suspertuz.

Utzi iruzkina

HEZKIDETZA LAU HAIZETARA

Hezkuntza komunitateko sare feminista. Bilgune Feminista