Artxiboa gaika: Kultura

PIROPOAK…

https://flic.kr/p/6xoaYQ
https://flic.kr/p/6xoaYQ

Piropoak normalean gorputzari erreferentzia egiten dioten hitzak, esaldiak edo adierazpenak dira, ia kasu guztietan gizon batek baimenik gabe emakume bati zuzentzen dizkionak. Izan ere, piropoak botatzen dituenak piropoa zuzentzen dionaren pertsonaren iritzi edo sentimenduak kontsideratu gabe halako adierazpenak botatzea da hartzaileak iraindu eta deseroso sentiaraztearen arrazoi nagusia.

Stop Street Harassment GKE-ak egindako inkesta baten arabera, 12 eta 30 urte bitarteko emakumeen %80ak noizbait horrelako komentario zakarrak jasan behar izan ditu kaletik zihoala. Horregatik, Belgikan kasu, senatuak  kaleetan komentario sexistak, iraingarriak edo proposamen sexualak egiten dituzten pertsonei  50 eta 1.000€ arteko edo urtebeteko espetxe zigorra ezartzea baimentzen duen lege bat onartu da. Hala iragarri zuen Joelle Milquet, bertako Berdintasunerako ministrak (La Vanguardia, 2015). Hegoamerikako zenbait herrialdeetan egindako inkesten arabera emakumeen %60ak komentario zatarren bat jaso izan du noizbait (La Nación, 2014). Hala ere, egoera horietan deseroso sentitu badira ere, askok aitortzen dute lotsatuta ez zutela jakin nola erantzun.

Gure aldetik, uste dugu lotsa sentitu behar dutenak lekuz kanpo dauden komentario horiek egiten dituztenak direla eta jakinarazi behar zaiela haien jarrera desegokia izateaz gain besteak izorratzen dituela. Egokiena hitzezko borroka eta are gehiago borroka fisikoa ekiditea litzateke, eta besteak akosatzen ibiltzen direnak modu egokian hezitzea.

Dena dela, lan hezitzaile hori egiten ez den bitartean guk beti komentarioiei erantzutera animatzen ditugu pertsonak, haien buruak defendi eta jasotako hitzek autoestimuan negatiboki ez eragiteko.

Horregatik, hemen uzten dizuegu Perun egindako “Egin txistu zure amari” kanpainaren bideoa, non akosatzaileek haien amaei komentario zatarrak egin ostean sekulako errieta jasotzen duten.

-La Nación egunkaria (2014): Piropos: la mayoría de las mujeres prefiere no recibirlos

http://www.lanacion.com.ar/1679757-piropos-la-mayoria-de-las-mujeres-prefiere-no-recibirlos

-La Vanguardia egunkaria (2015): ¿Deben multarse los piropos?

http://www.lavanguardia.com/vida/20140514/54407850538/multa-piropos.html

Genero indarkeria nerabezaroan: identifikazioa eta bizipena

Infografia: Esperanza Samaniego García-k genero indarkeria nerabezaroan 4. DBH-ko ikasleei egindako ikerketaren inguruan.

PicMonkey Collage

Erreferentzia: Samaniego, Esperanza (2010): Estudio sobre la identificación y vivencia de violencia en parejas adolescentes. Apuntes de Psicologia, Vol. 28, numero 3, pags. 349-366

Irudia handiago ikusteko:

1. Irudia: https://magic.piktochart.com/output/5744963-indarkeria-nerabezaroan

2. Irudia: https://magic.piktochart.com/output/5522448-untitled-infographic-copy

Jarraitu Genero indarkeria nerabezaroan: identifikazioa eta bizipena irakurtzen

Emakume Pilotariak

Gaurkoan, eduki anitzeko blog honi kolore morea ematen jarraitzeko aurretik ez ukitutako esparru batera salto egingo dugu eta kirol munduan murgilduko gara. Kirolak, batez ere futbolak,  diru kopuru erraldoia mugitzen du egunero. Pertsonen aisialdiko denbora-pasa izatetik, krisi ekonomiko, sozial eta politikoak gogor astintzen duen garaietan jendarte oso baten opioa izatera pasa da.

Euskal Herrian, pertsona askok Estatuko eta munduko hainbat herrialderekiko ezberdintasun positibo asko ditugula harrotasunez defendatzen duten arren, futbolari dagokionez aurretik aipatu ditugun gauza berdinak gertatzen direla ukaezina da. Baina gure gune geografikoan biltzen dituen kultur ezaugarriei erreparatuz, esango genuke kirolari dagokionez esku-pilotak leku handi bat okupatzen duela. Telebista kateek pilota txapelketen jarraipena egin ohi dute, ia herri guztietako frontoi gehienetan esku-pilota eskolak daude eta umeek zein nagusiek pilotariak miresten dituzte askok modako futbol izarrak miresten dituzten bezala.

https://flic.kr/p/82Aq97
https://flic.kr/p/82Aq97

Baina ba al dago ospe, diru eta arrakasta mundu horretan emakumerik? Eta baldin badaude zergatik ez dute ikusgarritasunik? Gizarteko esparru guztien inguruan egin genitzakeen galdera hauek, izan ere emakumeak modu intentzionalean goreneko posizioetara iristeko jartzen zaizkien oztopo eta zailtasun guztiak ikusita, diruarekin zerikusi duen arlo guztietan, kirolean eta zehazki esku-pilotan, errealitate hori erreproduzitu egingo da.  Honek, patriarkatuaren oinarrian kokatzen den generoen araberako banaketa rol esleipen ezberdinaren logikari jarraitzen dio, hau da, gizonak emakumeen gainetik kokatzea. Hortaz, bigarren galderari erantzuna eman berri diogun moduan, lehenengo galderak planteatutako argitzera pasako gara.

Bai, emakume pilotariak daude, ezagutzen ditugun Irujo edo Olaizola bezain onak eta indartsuak baina zoritxarrez, inolaz ere hain famatuak. Horietako batzuk dira Maite Ruiz de Larramendi, Jone Goiri, Amaiur Holgado, Jone Aranguren edo Ane Baraizarra. Txikitatik herrietako frontoietan lagun eta senideekin jolasten eta zenbait senide edo ingurukoek neska horiei komeni zitzaiena hain zuzen ere esku-pilotara jokatzeari uztea pentsatzen bazuten ere, adorez beterik haien ametsa jarraitu edo pilotari arrakastatsuak izatera heldu dira, munduko txapelketak jokatu eta zilarrezko domina irabazteraino, Maite Ruiz de Larramendiren kasuan bezala. Horretaz aparte, aipatzekoa da emakume honek 14 urte zituela txapelketa batean Rubén Beloki pilotariari irabazi ziola.

Honegatik guztiagatik, post honek emakumeek kirol munduan duten errekonozimenduaren inguruan hausnartzeko abagunea sortu nahi du. Zergatik gizon pilotari gehienek kirolean arrakasta izanik irabazten duten dirutza eta ospeak bizitza eroso bat eramatea posible egiten dien eta emakumeen kasuan, goi-mailara iritsi arren, beste lanbide batzuk bilatu behar dituzten, batzuentzat ogibidea dena besteentzat aisialdiko denbora-pasa bihurtuz.

Webgrafia:

Barbara Kruger, artista kontzeptuala

Barbara Kruger Estatu Batuetan jaiotako artista kontzeptuala da. Oso deigarriak izan dira bere obra artistikoak, aldizkarietatik ateratako irudiekin eta mezu zirikatzaileekin batera egindakoak.

Feminismoaren defentsa, politikarien hipokresia, gizarte kontsumistaren eta feminitatearen salaketa maiz agertzen dira bere obretan. Koloreen erabilera oso esanguratsua da bere lanetan, argazkiak zuri-beltzak izaten ohi dira, letrak eta bestelako maketazioa gorria, zuria edo beltza izaten ohi da.

Berak egiten duen irudien erabilera ez da bakarrik bere objektu artistikoa, baita mass medietan agertzen diren argazki moten salaketa ere, horregatik sarritan estereotipo matxistak edo erritual kosmetiko bortitzak aurkezten dituzten argazkiak erabiltzen ditu.

Emakume artistek erronka erraldoia bere gain, artea mundu androzentrikoa baita. Nola da posible hori, hainbeste emakumek parte-hartzen badute? Ba egia esanda, emakumeak artean objektu bezala aurkeztu digute gizon artistek. Emakume artistek rol tradizional hau apurtzen dute, objektu izatetik subjektu izatera salto eginez.

http://www.barbarakruger.com/art/yourbody.jpg
http://www.barbarakruger.com/art/yourbody.jpg
http://www.moma.org/collection_images/resized/463/w500h420/CRI_224463.jpg
http://www.moma.org/collection_images/resized/463/w500h420/CRI_224463.jpg
BarbaraKruger-Untitled-Pro-life-for-the-unborn-Pro-death-for-the-born-2000-04
http://www.arthistoryarchive.com/arthistory/feminist/images/BarbaraKruger-Untitled-Pro-life-for-the-unborn-Pro-death-for-the-born-2000-04.jpg
BarbaraKruger-I-Shop-Therefore-I-Am-II-1987
http://www.art21.org/files/imagecache/full_image/images/kruger-photo-002.jpg
04189-(BK)
http://www.maryboonegallery.com/artist_info/gfx/kruger/04189-%28BK%29.jpg