Artxiboa gaika: Internet

Internet-aren erabilera…?

Internet tresna zoragarria da, horren zalantzarik ez dugu, interneta edukiko ez bagenu, mezu hau bidaltzeko aukera ez genuke izango. Baina guztiok dakigu mundu honetan aritzeak hainbat arrisku suposatzen dituela, hementxe uzten dizuegu gomendio batzuk saretik seguruago aritzeko 😉 :

ELLA from Revista PUEBLOS on Vimeo.

Aipatzen dituen baliabide batzuk:

Ciberbullying-a eta interneteko arriskuak

https://flic.kr/p/9RYZvc
https://flic.kr/p/9RYZvc

Gaur egun, internet mendebaldeko herrialdeetan gehien erabiltzen den baliabideen artean kokatzen da. Komunikazio, informazio zabalpen eta trukaketarako oso baliagarria izateak, merkatuetan eta ondorioz pertsonon etxe eta poltsikoetara salto egitea eragin du eta handik, azkar batean adikzio bat bihurtzera pasa da. Nerabeok gure egunerokotasunean gailu teknologikoek eskainitako abantailetaz baliatu eta horiek askotan modu neurgabean erabiltzen ditugula aitortu beharra dugu, gehiegizko erabilera horrek edo erabilera okerrak eragin dezakeen kalteen inguruan kontzientziatzeko.

Arrisku eta kalte horien artean ciberbullying-a deritzoguna aurkitzen da, hau da, interneta erabiliz pertsona batek edo gehiagok beste pertsona batzuen partetik mota ezberdinetako (psikologikoa, sexuala, etab) jazarpena sufritzea. Izan ere, espainiako 12 eta 18 urte bitarteko nerabeen %11’6ak sareen bidez tratu txar psikologikoak jasan ditu eta %8’1ak mugikorraren bidez (Pfizer Fundazioa, 2010) . Horretaz gain, esan beharra dago akosatzaile gehienak genero maskulinokoak direla eta jazarpena sufritzen dutenak genero femeninokoak (Garaigordobil, 2011).

https://flic.kr/p/6MzkEx
https://flic.kr/p/6MzkEx

Ez da oharkabean pasa behar zaigun gaitz sozial bat, pertsonengan eragin bortitza duen errealitatea da, depresioak eta bestelako osasun-arazoak eragiten dituena eta zenbait kasutan bizirik egoteak jazarpena sufritzen ari den pertsonarentzat infernuan egoteak suposatzen du. Isolamenduak, beldurrak eta minak behin baino gehiagotan irtenbide bakarra haien buruaz beste egitea dela pentsatzera, kasu batzuetan saiatzera eta beste kasu batzuetan lortzera eraman ditu hainbat pertsona, horietako asko aurretik ilusioz beteriko etorkizuna zuten gazteak. Ez da joko bat, ez onartu horrelako jarrerarik. Horrelako kasuren bat ezagutzekotan, salatu eta erasotzaileei bizkarra eman eta jazarpena sufritzen ari den pertsonari laguntza eskaini, momentu horietan edonoren laguntza eta babesa berebizikoa izango zaiolako.

Erreferentziak:

  • Pfizer Fundazioa (2010): “Juventud y Violencia”. Apirilaren 24ean kontsultatua

  • Garaigordobil, Maite (2011): Prevalencia y consecuencias del ciberbullying: una revisión. International Journal of Psychology and Psychological Therapy , 11,2, 233-254 orr.